Euskal presoak

"Denon ardura da giza eskubideen alde lan egitea, ez gutxi batzuena"

Arlo askotako 25 herritarrek adierazpen bat sinatu dute, presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatzeko.

Giza eskubideen aldeko adierazpenaren sinatzaileetako batzuk atzo, Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean. /
Giza eskubideen aldeko adierazpenaren sinatzaileetako batzuk atzo, Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean. / Jon Urbe/ARP

Arnaitz Lasarte -

2014ko martxoak 16

Alderdi, erakunde, ideologia eta pentsamolde desberdinetako hainbat lagunek San Telmoko adierazpena irakurri dute gaur eguerdian, Donostian: "Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarrak gara, giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak". Manifestuan diotenez, giza eskubideen defentsan lan egitea "beharrezkoa" da, "zilegia" ez ezik.

Konponbidea-ren manifestuaren sinatzaileek nork bere izenean eman du atxikimendua.  Eta gauza bera egitera deitu dute euskal gizartea: "Denon ardura da, ez gutxi batzuena. Norberaren etxearen goxoa utzi eta plazan gaituzue konponbide baten bila egin beharreko lanean gure aletxoa eskaintzeko asmoz". Horretarako, "gutxieneko batzuetan" ados jartzeko beharra azpimarratu dute, hurrengoak:

" - Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean aurkitzen direlako edota zigor bat betetzen ari direlako.
  - Bestelako bideak bazter utzita, legeriak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea onartu dute.
  - Bere eskubideak errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz.
  - Eta presoak bezala iheslariak eta deportatuak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude.
  - Horretarako giza eskubide hauek urratzen dituzten legeak aldatu behar badira, aldatu daitezela".

Ez dute ulertzen gobernuek "legearen barruan egin daitekeena" ez egitea: "Ez dugu ulertzen konponbidea elikatu beharrean oztopoak jartzea. Eta ez ulertzeaz gain, ez dugu onartzen. Ezin dugu zain segitu". "Sare indartsu eta geldiezina" eraiki nahi dute manifestuaren sinatzaileek, baina gaurkoa ez dute nahi "beste argazki bat" izatea. Horregatik, apirilaren 12rako topaketa batzuk antolatu dituzte, Herritar topaketak izenpean, eta " borondate berdina duten hiritar guztiak" gonbidatu dituzte bertara.

Honakoek sinatu dute manifestua:

Sagrario Aleman
Arantxa Arruti
Joseba Azkarraga
Ainhoa Aznarez
Miguel Castells
Lore Erriondo
Ramon Gaztelumendi
Jule Goikoetxea
Pepi Gorostidi
Aitziber Ibarbia
Angeles Iztueta
Jon Mirena Landa
Maialen Lujanbio
Jabier Madrazo
Toti Martinez de Lezea
Jon Maya Sein
Jose Menocal
Aitor Merino
Amaia Merino
Izaskun Moyua
Pepe Moulia
Eneko Olasagasti
Peio Reparaz
Teresa Toda
Ramon Zallo

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna