Sanferminak
Gurutze Gorriak jaurtiko du Iruñeko txupinazoa
150 urte beteko ditu elkarteak uztailaren 5ean.

Urtero sinatzen dute hitzarmena Iruñeko Udalak eta Gurutze Gorriak, sanferminetako hainbat ekitalditan larrialdi zerbitzuen jarduna adosteko. Hainbat urtetako elkarlana saritzeko, eta, uztailaren 5ean 150 beteko dituenez, zoriontzeko, Gurutze Gorriak jaurtiko du aurtengo sanferminetako txupinazoa.
19.670 bazkide eta 3.140 boluntario ditu elkarteak Nafarroan.
Normalean udal gobernuko taldeetako batek bota ohi du txupinazoa, eta aurten Bilduri zegokion. Guillermo Txaberri UPNren kontseilu politikoko kidearen ondorengo txioaren arabera, Enrique Maia Iruñeko alkateak Bilduk jaurtitzea saihesteko berariaz hartutako erabakia izan da.
El Alcalde Maya hace muy bien impidiendo que Bildu lance el Chupinazo de San Fermín. No merecen disfrutar de semejante honor. #SanFermin14
— Guillermo Chaverri (@gchaverri1) March 18, 2014
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.