Noiz sortua: 2014-03-22 11:39:11

Euskal Herria

Euskal iheslari politikoek sorterrira itzultzeko lehen urratsari ekin diote

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak sorterrira itzultzeko prozesuari hasiera emanen diola jakinarazi du Arrangoitzen. Laurogei iheslarik baino gehiagok parte hartu dute adierazpenean. Bideoa: gaurko agerraldia, Arrangoitzen (Hamaika TB).

Aitor Renteria -

2014ko martxoak 22

Azpimarratu dute itzulera ez dela bat-batean burutuko. Frantziak eta Espainiak gatazka politikoari ezarritako blokeoa gainditzeko xedean, konponbiderako ekarpena egin nahi dutela erran dute, itzuleraren lehen urratsa eginez. "Gatazkari soluzio orokorra ematea nahi du herriak, eta askatasunean bizitzeko duen nahia etengabe adierazten du". Iheslari politikoen urrats berria gatazka politikoaren konponbidean kokatzen dute. Euskal Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari dira horren alde, egindako urrats bakoitza atzeraezina izan dadin eta aukera berriak ireki ditzan. Eragile ugariren sostengua dute norabide horretan.

Iheslariek joan den ekainaren 15ean egindako Herria Dugu Arnas ekitaldian plazaratu zuten haien ekarpena. Ildo horretan egindako urrats bat da gaurkoa. Izan ere, anitz dira munduan zehar sakabanatuak dauden iheslariak. Iheslariek berek aitortzen dute egoera horrek kolektiboari eragiten dizkion zailtasunak kide guztiak etxeratzeko. "Aukera eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin dugu". Ondorioz, egundik hasita, sorterriko plazetara itzultzeko urratsa egin dute, azpimarratuz preso eta iheslari politiko guztien itzulera mailakatua izan behar duela eta zentzuzko epe batean.

Konpromisozko urratsa dela nabarmendu dute, bide oso bat egin nahi duena. Azken iheslaria itzultzeko dinamika iraunkor eta sendo bat sortu behar da gizartetik, iheslarien iritziz, konponbide prozesua garatzeak, ezinbertzean, preso eta iheslari guztien etxeratzetik pasa behar duelako."Herritar bakoitza da askatasunerako giltza".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Koronabirusak adinekoei eragin die batez ere. ©JON URBE / FOKU

Nafarroan eta Araban bikoiztu egin zen heriotza kopurua birusak goia jo zuenean

Garikoitz Goikoetxea

Erregistro Zibiletako datuek azaleratu dute nola eragin duen COVID-19ak heriotzetan: bost astean, espero baino 2.100 gehiago hil ziren, datu ofizialetan 1.400 azaldu arren

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Donostiako Axular lizeoko ikasgela bat, maiatzaren 25ean, ikasle batzuk eskolara itzuli ziren egunean. / ©Gorka Rubio, Foku

Irailean ikasturtea normaltasunez hastea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

Jon Ordoñez Garmendia

Maila guztietan eta gela murrizketarik gabe hasiko litzateke, osasun krisia ondo bidean. Jangela eta garraio zerbitzuak normaltasunez hastea ere aurreikusten du, baina DBH eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna