Kotte Ezenarro aitzinean Hendaian

Hendaia herriko bozen lehen itzuliko emaitzak atera dira.

Berria -

2014ko martxoak 23

Kotte Ezenarro sozialista da aitzinean bozen %36,51arekin. Battitt Salaberri bigarren %28,91rekin. Richard Beitiak sortzen du ezuste ttikia, hirugarren baita %12,85ekin. Laugarren Iker Elizalde abertzalea, %12,56ekin. St Martin hautagai komunista delarik azken bozen %9,1arekin.

Lehen hiruek bigarren itzulian mantentzeko aukera dute. Iker Elizaldek duela 6 urteko emaitza hobetu du eta bigarren itzulirako ikusi beharko da zer hautatzen duen. Hurbiletik segitu beharko da ere Richard Beitiak zer egiten duen, Kotte Ezenarrorekin.