Angelun, Claude Olive lehen %44,60arekin

Gaur egungo auzapeza den Jean Espilondo sozialistak botoen %36,45 jaso du.

Berria -

2014ko martxoak 23

Olive eta Espilondo pasako dira beraz bigarren itzulira. Jean-Baptiste Mortalena zentroko hautagaia gutxigatik ez da iritsi datorren igandean lehiatzeko gutxieneko %10era. Botoen %9,88 jaso ditu Mortalenak.

Hemen Angeluko Ithurbidek %5,75 jaso du eta LCRko Claude Larrieuk %3,33.