Miarritzen Max Brisson lehena, %23,36rekin

Eskuin muturreko Franck Perrin-ek botoen %5,05 eskuratu du.

Berria -

2014ko martxoak 23

Max Brisson lehena izan da Miarritzen botoen %23,36ekin. Bere atzetik alderdi zentristako Mixel Veunac hautatu dute herritarrek gehien, %17,44ekin. Hirugarrena, Guy Lafite alderdi sozialistaren hautagaia izan da %16,88ekin, eta laugarren Benoit Saint-Cricq, %10,69ekin.

Hurrunago, etiketarik gabe aurkeztu den Richard Tardits %10,69rekin eta haren atzetik, etiketarik gabe aurkeztu den bigarren zerrenda, Guillaume Barrucq zerrenda burudunak %7,26rekin. Mathieu Accoh-k %5,25ak lortu du.