Lambertek auzapezgoa galdu du Baigorrin

Aitzina Baigorri zerrendak gehiengo osoz irabazi du.

Berria -

2014ko martxoak 23

Aitzina Baigorri zerrenda izan da garaile lehen itzulian Baigorrin. %53a eginik, 15 kontseilari izanen ditu. Jean-Baptiste Lambert gaur egungo Baigorriko auzapezaren zerrendak %43a egin du eta 4 kontseilari izanen ditu.

Aitzina Baigorri orotariko zerrenda da. Jean Michel Koskarat euskalzalea du buru, zerrendan badira abertzaleak, baina badira ere abertzaleak ez direnak.