Donapaleun bigarren itzuli bat izango da

Jean Jacques Loustaudaudine auzapezak ez du lortu aldi honetan lehen itzulitik iragaiten.

Berria -

2014ko martxoak 23

Nahiz ez urrun izan, bozen %49,84ekin, Jean Jacques Laoustaudaudine auzapezak ez lortu lehen itzulitik auzapez ateratzea. Ehuneneko gutxi batzuengatik datorren igandean bigarren itzulian erabakiko da Donapaleuko auzapezgoa nork hartuko duen.

Charles Massondo izan da bigarren %35,98rekin, eta abertzaleak hirugarren %14,18rekin. Sorpresa dakarte azken horiek eta emaitza ona eskuratu dute, lehen aldikotz aurkezten zirelarik. Hiru zerrendak mantentzen ahal dira bigarren itzulian.