MAULE

Michel Etxebest auzapez berriz ere Maulen

Mixel Etxebest. ZUBEROKO BOTZA
Iparraldeko Hitza
2014ko martxoaren 30a
09:42
Entzun

Michel Etxebest auzapez karguan egonen da Xiberoko hiri nagusian 944 bozekin (%47a), 23 hautetsietarik 17 bere zerrendakoak izanen dira. Ondotik Louis Labadot komunista jalgi da 5 hautetsirekin eta Beñat Elkegarai ere sartuko da herriko etxean hautetsi bakarrarekin.

Mathias Davant sozialistak lehen itzulitik landa erabaki zuen ez segitzea eta Labadot-ren alde bozkatzera deitu zuen. Aferak tinki izan zitezkeen Beñat Elkegarairen mantentzearekin, Michel Etxebestentzat bainan gauzak aski argi gelditu dira hondarrean.

Xiberoan beti, Larrainen, adaketa gertatu da, Sebastien Ütürriaga auzapezak gehiengoa galdu baitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.