MIARRITZE

Michel Veunac auzapez Miarritzen

Miarritzen ere afera aski tinki izan da, nahiz hor kasik 500 bozen aldea izan Veunac eta Max Brissonen artean.

Mixel Veunac.
Mixel Veunac. / Gaizka Iroz

Iparraldeko Hitza -

2014ko martxoak 30

Michel Veunac zentristak bozen %51,6 bildu ditu, Guy Lafite sozialistari eta Guillaume Barucq mediku-surflariari juntaturik. Max Brissonek, berriz, %48,4, Jean Benoit St Crick eskuinekoari eta Richard Tarditsi juntaturik.

Brissonek arras boz guti irabazi ditu lehen itzulitik, hiru hautagaien orduko bozak gehiturik. Veunacen hirukoteak mila hirurehun bat boz gehiago lortu ditu. Peio Claverie eta Michel Poueits abertzaleek, besteak beste, lortu dute, beraz, karguan egotea, baina ikusi behar da axuant karguen banaketak nola joanen diren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna