Noiz sortua: 2014-04-01 07:37:52

UDAL BOZAK IPAR EUSKAL HERRIAN

Abertzaleen alternatibak sinesgarritasuna irabazi du herriko bozen emaitzak eskuan

EH Baik herriko bozen balorazio ona egin du. Oro har, 25 auzapez baino gehiago ukanen ditu, eta, mila biztanlez gorako herrietan, ehun hautetsi baino gehiago dituzte.

EH Bai-ren agerraldia.
EH Bai-ren agerraldia. / Aitor Renteria

Aitor Renteria -

2014ko apirilak 1

Bi itzulietako emaitzak aztertu ditu EH Baik. Lehenean, nabarmendu du abertzaleen irekitzeak ukan duen emaitza. Dagoeneko prest dauden herrietan, abertzaleen eragina emendatu da. Bertze hainbat herritan, aspaldiko partez presentatu direla eta emaitza onak ukan dituztela azaldu dute. Baigorrin, auzapez kargua lortu zuten lehen itzulitik. Bertze toki batzuetan, hala nola Hiriburun edota Izuran, auzapez abertzalea lehen itzulitik pasatu zen.

Donibane Garazin bozen herena lortu zuten, Kanbon, Hazparnen, Urruñan, eta Ziburun %20 gainditu zuten aise. Baionan ere, bigarren itzulirako mantendu ahal izanak abertzaleen eraginaren garrantzia azaltzen du, EH Bairen iritziz.

Bigarren itzuliari dagokionez, sozialistek jarrera irekia ukan duten herrietan akordioak lortu direla azaldu dute. Sozialistek jarrera itxia ukan duten tokietan, Baiona eta Angelu aipatuz, ezinezkoa izan dela jakinarazi dute. Alde ezkorrean kokatu du EH Baik Ipar Euskal Herria oro har eta Baiona bereziki zentro-eskuinaren esku gelditzea. Etorkizunera begira, abertzaleak aldaketarako alternatiba sendoa dela erran du EH Baik.

Mugimendua sendotu

Alderdien koalizioa izateari utzi, eta mugimendu politiko iraunkor bilakatzeko prozesuari ekin nahi dio EH Baik. Prozesua ondoko asteetan hasiko da. Partehartzailea eta irekia egin nahi dute, eta alderdietatik at dauden abertzaleak gogoetan parte hartzera deitu dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Italiako portuak ez dira «seguruak» migratzaileentzat

Italiako portuak ez dira «seguruak» migratzaileentzat

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

EHUren Leioako campusa, artxiboko irudi batean. ©Luis Jauregialtzo / Foku

Unibertsitateek 'online' amaituko dute ikasturtea

Iosu Alberdi

EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak gaur adierazi dute «urrutiko prestakuntza» bultzatuko dutela. NUPek eta Nafarroako Unibertsitateak joan den astean hartu zuen erabaki hori.

Balkoitik bizilagunari begira. Txakurra paseatzera atera du auzokideak. ©CABALAR / EFE

Itxialdi garaiko inkisizioa

Ion Orzaiz

Osasun langileei eskainitako txaloez gain, beste jokabide batzuk ere azaleratu ditu konfinamenduak: besteak beste, bizikletan doazenei kargu hartzea, Poliziaren gehiegikeriak txalotzea edota, motiboak jakin gabe, paseoan dabiltzanak salatzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna