konponbideari begira

Presoak lekualdatzeko lege bideak erabiltzera deitu dute Erresuma Batuko Komunen Ganberako hainbat diputatuk

Hainbat kidek mozio bat babestu dute, EPPK-k iazko abenduaren 28an jakinarazitako erabakia txalotuz: "Batzar honek ongietorria eman nahi dio euskal abertzaleek estatu espainolarekin duten gatazka bide demokratikoen bitartez konpontzeko hartutako konpromisoari".

Erresuma Batuko Parlamentuko Komunen Ganbera.
Erresuma Batuko Parlamentuko Komunen Ganbera. / Parliament.uk

Jon O. Urain -

2014ko apirilak 1

Euskal Herriko bake prozesuari bultzada eman nahi izan dio diputatu talde batek Erresuma Batuko Komunen Ganberan: “Batzar honek ongietorria eman nahi dio euskal abertzaleek estatu espainolarekin duten gatazka bide demokratikoen bitartez konpontzeko hartutako konpromisoari".

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak 2013ko abenduaren 28an kaleratutako adierazpenean, "aurreko ekintzen erantzukizun osoa hartzeko konpromisoa" azaldu zuela eta legezko bideak onartzeko prest agertu zela oroitarazi dute: "Atentzioa ematen du presoen gaiak Ipar Irlandako bake prozesuan jokatu zuen rol garrantzitsuan".

Diputatuek alde guztiei dei egin die "lege baliabide guztiak" erabil ditzaten, "arazo hau konpon dadin”. 22 diputatuk sinatu dute mozioa, eta Alderdi Kontserbadorekoak, Laboristakoak, Liberalekoak eta Plaid Cymru Galesko alderdi abertzalekoak daude tartean.

Jon O. Urain

Informazio osagarria