Albistea entzun

Zientzia

CAF-Elhuyar kazetaritza saria, hirugarrenez, Gorka Zabaletarentzat

Angulen inguruan egindako artikulu batengatik saritu dute Zumaiako 'Baleike' aldizkariko kazetaria. Amaia Portugal BERRIAko zientzia kolaboratzailea eta UEU ere saritu dituzte, besteak beste.

Sarituak.
Sarituak. / @Elhuyar Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2014ko apirilak 11

Harrituta baina pozik jaso du Zumaiako Baleike aldizkariko kazetari Gorka Zabaletak zientzia kazetaritzaren alorreko CAF-Elhuyar saria. Iazko urtarrilean, euskal itsasadarretan eta ibaietan urri baina urre diren angulei buruz egin zuen erreportajea saritu du epaimahaiak. "Primeran erabili ditu kazetaritza baliabide guztiak. Hizkuntza eta egitura egokiak ditu, eta azalpen interesgarriak". 

Oraingo honetan, alor horretan aipamen berezi bat egitea erabaki du epaimahaiak. Amaia Portugal BERRIAko zientzia kolaboratzailearentzat izan da, Georgiako Dmanisiko aztarnategiko ikertzaileek argitaratutako ikerketa bati buruz idatzitako artikuluarengatik. "Egia esateko, azken orduan egindako artikulua izan zen, baina aditu aproposekin hitz egitea lortu nuen. Amaieran gustura geratzen zaren artikulu horietako bat izan zen", esan du Portugalek.

Merezimendu saria eman diote UEUri, «hainbat diziplinatan egindako dibulgazio lanagatik, euskararentzat eremu berriak lantzeagatik, eta elkarlanerako erakutsitako gaitasunagatik». Teleportazio kuantikoaz dihardu dibulgazio artikuluaren saria jaso zuen lanak. Gorka Azkune informatika ingeniariarentzat izan da saria.

Doktore tesiari buruzko dibulgazio artikuluaren saria Eneko Bachillerrek eskuratu du, Bizkaiko Golkoko espezie pelagiko nagusien ekologia trofikoaz egindako lanagatik. Sorkuntza bekari esker, Xabier Erkizia kazetari, ekoizle eta musikariak garai bateako euskarrietan gordetako soinuak aurkitu eta erregistratzeko proiektua garatu ahalko du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.