Euskal Herria

Guarda zibil batek arma bat ahantzi du Miarritzeko ostatu batean

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, joan den larunbat arratsean Miarritzeko Errausta auzoko ostatu bateko zerbitzariak esku zaku bat atzeman zuen. Barnean  9 milimetroko pistola bat eta Espainiako nortasun agiriak atzeman zituen.

Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 15a
07:58
Entzun

Zerbitzariak berehala deitu zion Frantziako Poliziari. Anartean, oharturik arma galdu zutela, ostatura itzuli ziren guarda zibilak, bi autotan. Frantziako Poliziak berehala gelditu zituen, eta polizia etxera eraman haien nortasuna egiaztatzeko eta bermatzeko ez dutela Frantziako legedia urratu. Ipar Euskal Herrian diharduten Espainiako informazio zerbitzuetako guarda zibilak direla egiaztatu zuten, eta libre utzi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.