EUSKAL PRESOAK

Ibon Iparragirre presoa jo dute Basauriko espetxeko funtzionarioek

Epilepsiarako botikak ez dizkiotela ematen salatu dute Iparragirreren senideek.

Ibon Iparragirreren atxiloketa salatzeko agerraldia.
Ibon Iparragirreren atxiloketa salatzeko agerraldia. Aritz Loiola / Argazki Press

Berria -

2014ko apirilak 22

Gaixo dago Ondarroako presoa, eta martxoaren 7an espetxeratu zuten. Naiz.info atariak argitaratu duenez, haren senideek salatu dute Basauriko espetxeko langileek jo egin zutela igandean Iparragirre. Azaldu dutenez, funtzionarioak ziegako atea ixtera  joaten ez zirenez, Iparragirrek berak itxi zuen. Ondoren, funtzionarioak ziegara sartu, eta bina zaplazteko eman zizkioten. Lurrera erori zen presoa, eta lurraren kontra jo zuen burua.

Horrez gain, senideek ohartarazi dute Iparragirreri ez zaizkiola ari dagozkion sendagaiak ematen. Epilepsia du presoak. Familiak oroitarazi du iragan astean preso sozial batek jo zuela Iparragirre, eta, salatu dutenez, bi erasoek agerian uzten dute espetxe sistemaren "krudelkeria" eta funtzionario batzuek duten zigorgabetasuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna