Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

KULTURA

Kashbadeko kideak, hunkituta itzulerarekin

'Arrakala' diskoa kaleratu du, 15 urteko etenaren ostean, 90eko hamarkadaren bigarren erdian euskaraz egindako rockaren talde erreferenteetako bat izandakoak. Larunbatean emango dute lehen kontzertua, Hazparnen.

Kashbad taldekoak gaur goizean egin duten aurkezpenean. /
Kashbad taldekoak gaur goizean egin duten aurkezpenean. / Juan Carlos Ruiz/ARP

Igor Susaeta -

2014ko maiatzak 1 12:10

Urtea amaitu bitartean 31 kontzertu emango dituztela jakinarazi dute Sorkun Rubio (ahotsa), Gorka Sesma (gitarra), Gorka Lazkano (baxua) eta Haritz Beristain Txiki (bateria) Kashbadeko kideek, goizean Donostian egindako aurkezpenean.

Zortzi abesti berri eta 2001ean Gaztetxeak martxan diskorako propio egindako Zuen eskaparateetan kantua bildu dituzte Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratutako ordu erdi pasatxoko lanean. Hain zuzen, Bonberenean grabatu dute Karlos Osinaga Txap-en gidaritzapean —Lisabo—.

Hesiak (Esan Ozenki, 1999) kaleratu zutenetik urte asko igaro diren arren, taldearen lan egiteko modua ez dela aldatu jakinarazi dute, eta jendeak kantu berriak Kashbaden betiko soinuarekin erraz lotuko dituela gaineratu.

Orain urtebete pasatxo, Ihes Puntua. Aitzol Gogortza preso lagunari, musika, gutuna, bertsoak ekimenerako Okila abestia ondu zuten, eta hori akuilu bat izan zen doinu berriak sortzen hasteko. Baina argi utz nahi izan dute, hasiera batean behintzat, "proiektu mugatua" dela. "Urtea amaitu bitartean emango ditugu kontzertuak, eta gero ikusiko dugu", aitortu du Lazkanok. Izan ere, familia, lana eta beste dela-eta, urtea amaitu bitarteko plangintza zehatz bat egin izan du taldekideetako bakoitzak. Baina batez ere "hunkituta" daude, Txiki bateria jotzaileak adierazi bezala: "Furgonetan sartu eta kontzertua ematera joan beharreko tokira joateko desiratzen gaude, beldur apur bat ere badugun arren, noski".

Ondoko datak dauzkate zehaztuta: maiatzaren 3an Hazparnen (Lapurdi), 16an Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa), 17an Gasteizko gaztetxean, 22an Bilboko Kafe Antzokian, 31n Atarrabiko Totem aretoan (Nafarroa), ekainaren 6an Bergarako jaietan (Gipuzkoa) eta 7an Errenteriako Niessen aretoan (Gipuzkoa).

1996an kaleratu zuen lehen lana, Kashbad, eta 1997an bigarrena, Distantzia; biak ala biak Esan Ozenki zigiluarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabal irabazle Baionan

Olatz Enzunza Mallona

671,5 puntu lortu ditu Ibarzabalek, eta bigarren egin du Sustrai Colinak, 668 puntu eskuratuta. Ondotik geratu dira, hurrenez hurren, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Unai Agirre eta Eñaut Martikorena.

<b>Amurrioko saioa.</b> Joan den larunbateko saioa, Amurrioko Bañueta kiroldegian. ©GARI GARAIALDE

Iristen aurren, eta joaten azken

Miren Mujika Telleria

Baionan jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Aulki, soinu eta foku; pronto izango dira den-denak ordurako. Bertsozale Elkarteko ekoizpen taldeak du horren ardura. Zein da, baina, horren atzean dagoen inurri lana?
Indar Trabesen lehen kontzertua fikzioan irudikatzen, herenegun, Mutrikuko Venezia diskotekan. ©JON URBE / FOKU

Itoiz taldearen lehen printzak

Jone Bastida Alzuru

Doxa ekoiztetxea eta Larraitz Zuazo zuzendaria Itoiz taldeari buruzko pelikula bat prestatzen ari dira, dokumentalaren eta fikzioaren artean mugitzen dena. Mutrikun izan dira filmatzen.

Ekoetxea Urdaibaik hizkuntza indigenen erakusketa bat jarri du ikusgai. ©Monika del Valle / Foku

Hizkuntza jasangarriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.