Zinema

Bob Hoskins aktore ingelesa hil da, 71 urterekin

Besteak beste, 'Mona Lisa', 'Who Frammed Roger Rabbit', 'Hook' eta 'The Secret Agent' filmetan parte hartu zuen.

Hoskins aktorea, 2002ko irudi batean, Donostiako Zinemaldian
Hoskins aktorea, 2002ko irudi batean, Donostiako Zinemaldian / J. H./EFE

Mikel Lizarralde -

2014ko apirilak 30

Clair Dobbs aktorearen agenteak jakinarazi du gaur goizean Bob Hoskins pneumonia baten ondorioz hil dela. 71 urte zituen.

Hoskins (Ingalaterra, 1942) 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen antzerki lanetan, baina 80ko hamarkadan egin zen ezagun mundu osoan, lehendabizi bere jaioterrian egindako filmei esker, eta ondoren AEBetako ekoizpenetan lortutako oihartzunagatik. Neil Jordanen aginduetara egindako Mona Lisa-k Oscarretarako izendapena eman zion, eta Robert Zemeckisekin egindako Who Frammed Roger Rabbit-ek, arrakasta handia. 

Lan egin zuen Steven Spielbergekin (Hook), Oliver Stonerekin (Nixon), Atom Egoyanekin (Felicia's Journey) eta Jospeh Conraden eleberrian oinarrituta Christopher Hamptonek zuzendutako The Secret Agent-en.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna