Politika

Gobernuen berme eta ehuntzaile

Atzo hil zen Bilbon Paulino Luesma, 64 urte zituela, gaixoaldi luze baten ostean.

Luesma, 2007ko irudi batean
Luesma, 2007ko irudi batean / A. R. H./EFE

Hodei Iruretagoiena -

2014ko maiatzak 9

Enplegu sailburu izan zen Luesma Jose Antonio Ardanza lehendakari zela, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Jose Luis Rodriguez Zapateroren lehen agintaldian. Kargu horretan lau urte egin ondoren, handik kentzeko eskatu zuen.

Gasteizen jaio zen, 1949. urtean. Zuzenbidean lizentziatua, Deustoko Unibertsitatean bertan irakasle izan zen 1987ra arte. Urte horretan Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaordetzaren idazkari izan zen, PSEko Ramon Jauregi lehendakariorde zela. 1991n Acenorren hasi zen lanean, zuzendaritzaren aholkulari eta idazkari lanean.

Haren aurka ETAk egin asmo zuen atentatuak huts egin zuen 2000ko uztailean, Getxon (Bizkaia).

Atzo hil zen Luesma, Bilbon. 2004an Espainiako Gobenuaren ordezkari izendatu zuten, baina lau urte geroago hortik kentzea eskatu zuen, arrazoi pertsonalak argudiatuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna