Musika

Manu Chao Donostian izango da uztailaren 9an, Piratek gonbidatuta

Jai herrikoien aldeko eguna egingo dute. Zurriolako hondartzan izango da kontzertua, doan.

Manu Chao, iazko abenduan, Txilen emandako kontzertu batean
Manu Chao, iazko abenduan, Txilen emandako kontzertu batean / F. Trueba/EFE

Berria -

2014ko maiatzak 9

Donostiako Piratak jai herrikoien aldeko eguna prestatzen ari dira, eta egutegia prestatzeko lanetan murgilduta egon arren, Manu Chao Zurriolako hondartzan ariko dela aurreratu dute. Webgunean argitaratutako mezu baten bitartez eman dute albistearen berri.

"Elkartasuna ardatz" izango duen jai egun "ahaztezina" antolatuko dutela baieztatu dute Piratek. "Erronka handia" dela diote, eta herritarren laguntza eskatu dute: "Ehunka pertsonaren bolondres lana beharko dugu. Gure helburua ez da ekonomikoa izango: dirua beharrean, erdigunean pertsonak jarriko dituen bizi eredu bat aldarrikatuko dugu".

Donostiako Udalari eta Juan Karlos Izagirre alkateari eskerrak eman dizkie Piratek: "Ekimen hau esku artean genuela lehen aldiz bildu ginenetik, erraztasun guztiak eta behar dugun laguntza eskaini dizkigute. Azpimarratu nahi dugu, eredugarria iruditzen zaigula Donostiako Udalak hartutako jarrera jai herrikoien aldeko mugimenduarekiko". Horrez gain, Fermin Muguruzari eta Manu Chaori berari ere eskerrak eman dizkiete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna