Turismoa

Iluntzera arte Pasaian da 'Adonia I' ontzia

Itsas bidaldia Oportora (Portugal) bidean doa, eta hamaika orduko egonaldia egiten ari da bertan. Pasaiako portuan sartzeko tamaina handiko itsasontzia izan arren, haizea eta marea lagun arazorik gabe egin ditu maniobrak. Bideoa: ontziaren iritsiera (Argazki Press) [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2108/[/berriatb]

ainara arratibel gascon
2014ko maiatzaren 9a
10:48
Entzun

Iragarritako orduan eta tutua joz. Halaxe iritsi da Pasaiako (Gipuzkoa) portura Adonia I itsas bidaldia. 2012 urtean izan zen estrainekoz Pasaian, eta oraingoan, mareak tarteko egonaldia egin du bertan. Ontzi handia da Adonia I itsas bidaldia. 181 metroko luzeera baitu. 675 bidaiari eta tripulazioko 342 lagun doaz bertan. Ikusmina handia izan da, Pasaia inguruko auzoetan, eta herritar dezente bertaratu dira ontzia ikustera. Bidaiariak Gipuzkoako kostaldeko hainbat herri bisitatzen igarotzen ari eguna.

Irailaren 5ean halako beste ontzi bat iritsiko da Pasaiara: Sea Dream I. Portu Agintzaritzak asmoa du halako ontziak erakartzen jarraitzeko, uste baitu negoziorako bide berria izan daitekeela. Helburua da urtean halako sei ontzi ailegatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.