INGURUMENA

"Ingurumenaren erailketa gune" izendatu dute Societe Generale

Gaur Societe Generalen biltzar orokorra eginen dute, Parisen. Kari horretara, Bizi-k "Ingurumenaren erailketa gune" izendatu du Societe Generale bankua. [Youtube]http://youtu.be/s1du14-Y648[/Youtube]

Iparraldeko Hitza
2014ko maiatzaren 20a
11:41
Entzun

Alpha Coral meategi erraldoi bat da, eta 30 urtez 18.000 milioi tona CO2 jaurtikiko ditu atmosferara, eta horrek eragin zuzena ukanen du berotegi efektuan. Ikatza garraiatzeko porturik handiena eginen dute bertan. Bizi mugimendu altermundialistak nabarmendu du Societe General banketxeak finantzatzen duela proiektua, eta diruztatze hori gelditzea eskatu du. Izan ere, adierazi du proiektuak ezingo lukeela funtzionatu diru laguntzarik emanen ez balu.

Asteartean, Bizi mugimenduko hiru kide, kanguruz mozorroturik, Baionako Societe Generale banketxearen egoitza nagusian sartu ziren, eta bumeran bat oparitu zioten zuzendariari, banketxea Australian egiten ari den Alpha Coral xedea bertan behera uztea eskatzeko. Societe General banketxeko zuzendari Vaquik, Bizi-ren “desmartxa ulertzen” zuela erran arren, “ezeztatzen du eta ez du bere gain hartzen Societe Generalek publikoki adieraziko duela Alpha Coal proiektutik aterako dela laster”.

Ostiralean, mugimenduko kideak banketxera joan ziren berriz ere, eta egoitza okupatu zuten. Lucie Pinson Les Amis de la Terre elkarteko kideak eta Julien Vincent Alpha Coal proiektuaren aurka diharduen kolektiboko kideek hartu zuten hitza banketxean, meategiak ingurumenari eraginen dizkion kalteak salatzeko.

Gaur eginen da Societe Generalen biltzar nagusia, Parisen, eta Bizik banketxea proiektutik ateratzea eskatu du. Mugimenduak adierazi du bihartik goiti “irekiko" dela maiatzaren 21 eta ekainaren 5a bitarte egin behar duten ekinaldiaren epea.

Bizi mugimenduak martxan jarri zuen dirua biltzeko kanpaina bat, 1,8 tona ikatz erosteko. Adierazi du beharrezkoa zen dirua jaso dutela kanpaina horri esker, eta dirua eman duten guziei eskerrak eman dizkie. Izan ere, ikatz kopuru hori erosi ahal izateko, 3.800 euro behar zituzten, eta, eguerditan iragarri dutenez, kopuru hori gainditu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.