Literatura

Garai gogorren oroitzapenak erabili ditu Lander Garrok 'Gerra txikia' nobelan

80ko hamarkadan Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako sendiaren istorioa kontatzen du haur baten begiradapean.

Garro, aurkeztu berri duen liburuarekin
Garro, aurkeztu berri duen liburuarekin / J. Urbe/ARP

Ane Urrutikoetxea -

2014ko maiatzak 22

80ko hamarkadaren hasieran Hego Euskal Herritik Iparraldera ihes egin zuten herritar askok. Familia horietako baten istorioa kontatu du Lander Garro idazleak (Errenteria, 1975)  Gerra txikia bere bigarren nobelan. Garrok Xabi Ugarte haurraren ikuspegia erabiliz kontatu du istorioa; umea izatearen xalotasunak mundua begiratzeko beste begirada bat eskaintzen dio. GALen garaian izuarekin herbestean bizitako gerra txikiak kontatzen ditu Garrok: “Hendaiara bizitzera etorri nintzenean, iraganeko mamuak ikusten nituen bazter guztietan. Mamu horiek gainditzeko modua izan da liburu hau idaztea”. Bixente Perurenari eta haren senideei omenaldia egin die Garrok nobelan. “Peruren heriotzak asko markatu ninduen. Garai ilunak izan ziren, batez ere hildakoen senideentzat”. Garroren lehenengo nobela bezala (Kontrarioa), Susak argitaratu du Gerra txikia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna