Euskal preso eta iheslariak

Ekainaren 15ean abiatuko da KonpONbidea

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herritar sarean osatzeko topaketak bukatuta, Donostian egingo dute aurkezpen "mobilizatzaile eta aktiboa", 12:00etan, Zuloaga plazan.

KonpONbideak gaur Donostian eginiko agerraldia
KonpONbideak gaur Donostian eginiko agerraldia / J. C. Ruiz/ARP

Hodei Iruretagoiena -

2014ko maiatzak 28

Ez da ekitaldi arrunta izango. Aurkezpenean parte hartu nahi duten pertsonak izango dira protagonistak". Hala azaldu dute Joseba Azkarragak eta Teresa Todak, KonpONbidea herritar sarearen izenean. Herritarrei egin diete deia, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko lanerako, konponbidearen aldeko lanerako. Donostian egin dute agerraldia dozenaka lagunek, San Telmo museoaren aurrean. Bertan aurkeztu zuten joan den martxoaren 15ean sarearen abiapuntu izan den San Telmoko adierazena.

Geroztik, hainbat topaketa egin dituzte, herritarrei sarea eratzen ere parte hartzeko aukera emateko. 2.800 lagun inguru aritu dira horretan. "Topaketa oparoak izan dira, anitzak parte hartzean, eta aberasgarriak ideia zaparradan", adierazi du Todak. 

Lau ondorio nagusi nabarmendu dituzte:

-Bake agertoki bat eraiki nahi bada, beharrezkoa dela preso eta iheslarien afera konpontzea.

-Sakabanaketa eta "bizi osorako espetxe zigorra ahalbidetzen duen legedia" amaitu, gaitz larriak dituzten presoak etxeratu, eta deserrian edo deportazio egoeran dauden herritar guztien oinarrizko eskubideak errespetatu behar direla.

-Gizarteari protagonismoa eman behar zaiola, "pertsona bakoitzak egin dezakeenari".

-Jardun hori antolatzeko tresna bat behar dela: "Sare herritar, eraginkor eta irudimentsua".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna