Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Ibilaldia

Aniztasunaren topagunea

Gernika-Lumon Ibilaldia ospatu zuten atzo, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia. 'Euskararen biozfera' zuten lelo.

Ibilaldia

Berria -

2014ko ekainak 1 07:18

Eguraldi txarrari aurre eginez, jendetza bildu zen atzo Bizkaiko ikastolen aldeko jaian. Goizean eman zioten hasiera ospakizunari, Europako Hirien Parkean. Bertan izan ziren, besteak beste, Nagore Iturbe ikastolako lehendakaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Lau gune eta 6,5 kilometroko ibilbidea izan du aurtengo Ibilaldiak.  Gernika-Lumon izan zen jaia, baina guneetako batek, Urdabai izenekoak, herriko mugak gainditu zituen, Foruan baitzegoen. Bestalde, omenaldi berezi bat egin zuten Zimela jatetxean: euskalkien alorrean lan egiten duten elkarteak eta erakundeak omendu zituzten.

Berrikuntzak ere izan dira aurtengo Ibilaldian. Aurreneko aldiz, ikastolen arteko Erronka antolatu dute. Bizkaiko ikastoletako ikasleak lehian izan dira hainbat probatan. Antolatzaileen helburua da jaiaren hasierako sustraiak berreskuratzea, "ikastolen presentzia indartuz eta gazteen parte hartzeari garrantzia emanez". Hori dela eta, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolak herrialdeko ikastola guztiei gonbita egin zien jaia parte hartzaile bihur dezaten.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.