Heriotza

Mario Salegi hil da

Mario Salegi (Donostia, 1918) idazle, kazetari, Eusko Gudarosteko gudari eta frankismoaren aurkako erresistentziako kidea hil da, New Yorken, 86 urterekin. Denbora dezentez gaixo egon ondoren zendu da, ametsa bete gabe: Euskal Herrira behin betiko itzultzea. 1941ean New Yorkera heldu zenetik AEBak izan ditu bizileku nagusi, baina Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartua zuen. Heriotzak galarazi dio.

Berria -

2005eko apirilak 22
Gorabehera asko eta handiak bizi izan ditu Salegik, baina gehienak ardatz baten ingurukoak: Euskal Herriarekiko eta ezkerrarekiko engaiamendua. Militante komunista eta Jagi-Jagi mugimenduko kidea gaztaroan, Eusko Gudarostean gudari 1936ko gerran, erresistentzian aritua frankismoaren lehen urteetan, AEBetako Itsas Armadan soldadu II. Mundu Gerraren bukaeran, kazetaria hainbat egunkari eta aldizkaritan, argitaletxe baten sortzailea, idazlea, eta, batez ere, euskal herritarren New Yorkeko enbaxadorea, hara joandako hamaika euskal herritarri Manhattango etxeko ateak zabaldu baitzizkien. Salegik berak bi liburu idatzi zituen: =i Morir en Irun =i (1980) eta =i Operación Carlomagno =i (1988); Iñaki Egaña historialarekin, berriz, FBIk eta CIAk Euskal Herriari buruz egindako agiri hautatuak bildu zituen beste batean: =i Expediente vasco. CIA y FBI en Euskal Herria =i (2003). Euskal Herriarekiko lotura eta konpromisoa bizi-bizi izan zituen beti. 2003ko otsailaren 20an, =i Egunkaria =i itxi zutenean, Miriam Nurnberg emazteak eta biek antlatu zuten Nazio Batuen Erakundearen aurreko elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna