PRESOEN ESKUBIDEAK

Sakabanaketa politika amaitzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Duela 25 urte abian jarritako neurriak presoen eta senideen giza eskubideak urratzen dituela adierazi du.

Etxerat-eko kideak, Legebiltzarrean, saioa entzuten. /
Etxerat-eko kideak, Legebiltzarrean, saioa entzuten. / Argazki Press

Edurne Begiristain -

2014ko ekainak 5

EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamena, eta Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eztabaidatu dute. Testuaren arabera, euskal presoen sakabanaketa politikak "oinarrizko eskubideen zapalketa iraunkorra" eragin du, eta ez du legedian edo nazioarteko gomendio eta printzipioetan "inolako babesik edo euskarririk".

Aurrera atera da proposamena, EH Bilduk eta EAJk onartuta. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio bertan behera utz dezala sakabanaketa politika, "horretarako lege oztoporik ez duelako, euskal presoek berek, euren senideek eta euskal gizartearen gehiengoak adierazitako borondatea delako, gizalegezkoa delako eta bake eta elkarbizitza sendotzeko lagungarria delako". Ekinbideak aurrera egin du, aldeko 48 jasota, EH Bildu eta EAJrenak. Aurka bozkatu dute PSEk, PPk eta UPDk.

PSE, PP eta UPD kritikatu ditu Etxerat-ek 

Eztabaida amaitutakoan, agerraldia egin dute Etxerat-eko ordezkariek legebiltzarreko prentsa aretoan. Nagore Lopez de Luzuriagak eta Rafa Isasik txalotu egin dute onartutako ebazpena, eta azpimarratu dute euskal gizartearen “gehiengoaren” nahiarekin bat egiten duela legebiltzarreko erabakiak. Nolanahi ere, salatu dute “oso larria” dela PSE, PP eta UPDren jarrera: "Iraingarria da gure bizitza arriskuan jartzen duen politika baten alde egitea". Etxerat-eko kideek dei egin diote gizarteari sakabanaketa politikaren amaierarekin engaia dadin, neurri "krudela" delako eta "mendekuan" oinarrituta dagoelako.
 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna