ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

100.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena giza katerako

Garraio publikoa indartuko dute Euskotrenek, PESAk, Renfek eta Villabesak. Bideoa: BERRIAko langileak, giza katearekin (Ander Gartzia, BerriaTB).

Enekoitz Esnaola (Donostia) -

2014ko ekainak 6

100.000 lagunetik gora daude jada izena emanda igandean erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katerako. Hala jakinarazi du gaur eguerdian Angel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako sustatzaileak, Donostian, hedabideen aurrean. Beraz, balorazio baikorra egin dute batutako jende kopuruaz, aurreikuspen guztiak gainditu dituztelako —duela urtebete zioten gutxienez 50.000 lagun behar zirela katea osatzeko—.

Zifra zehatzik ez du eman, baina ziurtatu du 100.000 lagunen langa gainditu duela ekimenak. Halaber, oraindik izena eman ez dutenei dei egin die giza katean parte hartzeko, herriguneetara edo jai guneetara joanda.

"Giza kateak eta urtebeteko lan honek eskema denak hautsi dizkigute", esan du Oiarbidek. Herritarrak eta herri batzordeak zoriondu ditu Gure Esku Dago-ren izenean.

Eguraldi ona iragarri dute iganderako, eta garraio publikoa indartu egingo da; Renfek aldiriko zerbitzuak indartu ditu Zumarraga eta Irun artean, eta beste horrenbeste egin dute PESAk Deba bailaran, Euskotrenek Bizkaian eta Villabesak Nafarroan.

Halaber, kateak egingo dituzte diasporan asteburuan; tartean, Mexiko, Buenos Aires, Boise, La Plata, San Frantzisko, Sydney, Londres eta New Yorken.

Aldaketa Iruñean

Arratsaldean Gure Esku Dago-k ibilbideko aldaketa baten berri eman du: giza katea Iruñean ez da Sarasate pasealekuan bukatuko, Antoniutti parkean baizik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna