ALDAKETA ESPAINIAKO KOROAN

Errepublika eskatu dute, ozen

Milaka lagun atera dira kalera Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, monarkiaren aurka.

Ekainaren 2an Donostian errepublikaren alde eginiko manifestazioa.
Ekainaren 2an Donostian errepublikaren alde eginiko manifestazioa. Gorka Rubio / Argazki Press

Berria -

2014ko ekainak 7

Hainbat eragile politiko eta sozialek errepublikaren aldeko manifestazioetara deitu dute hegoaldeko lau hiriburuetan, gaurko, Monarkiarik ez, herritarrena da erabakia lelopean. Iruñeko protesta martxa 18:00etan abiatu da, milaka lagun izan dira bertan batutakoak.

Iruñeko deialdia babestu duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileen artean daude Nafarroako Ezker Batua, EPK, Geroa Bai, Podemos, EH Bildu, Batzarre, Nafarroako Gazte Sozialistak, Izkierda Antikapitalistak, LAB, ELA, STEE-EILAS, Solidari, ESK, CGT, Eraldatu, Gazte Komunistak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Duintasunaren Martxak Nafarroan, Nafarroako Ezkerreko Batzorde Errepublikarra, langabezian eta egoera prekarioan dauden pertsonen kolektiboa, Emakume Aurrerakoiak eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoa.

Paco Jimenez Nafarroako Ezkerreko Batzorde Errepublikarreko ordezkariak esan duenez, "demokraziaren ordua da". Gaineratu du monarkia "frankismotik inposatu" zela, eta "inoiz" ez dela bozkatu. "Erabaki nahi dugun herritarrak gara".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna