Giza katea

Internet, giza katearen bozgorailua

Berria.info-ren historian bisitari gehien izan duen egunen artean hirugarrena da atzokoa

Berria.info -

2014ko ekainak 9

BERRIAren webguneak bisita kopuru datu ikusgarriak izan zituen atzo, eta gaur ere milaka pertsona sartu dira igandeko mobilizazioarekin loturiko testu eta bestelako baliabideak kontsultatzeko.

Webguneari dagokionez, historian —2005etik, datuak biltzen hasi zenetik— bisita gehien izan duen egunen artean hirugarrena da atzokoa; 2011ko udal eta foru hauteskundeen biharamunaren eta EPPKren bitartekarien urtarrilaren 8ko atxiloketen harira egunean bertan jasotako bisita kopuruen atzetik. Denera, 36.461 bisita jaso zituen, 24.791 erabiltzaile.

Webguneko elementuen artean, azpimarratzekoa da BERRIAk osatutako mapa interaktiboa. Bi egunean, 32.000tik gora ikustaldi jaso ditu —astean zehar argazkiak jasotzen jarraituko du—. Airetik jasotako irudiekin osatutako bideoak ere arrakasta handia izan du: 8.000tik gora ikustaldi.

Twitter-en ere BERRIAk mobilizaziori buruz zabaldutako txioen mugimendu handia egon da azken egunetan. Atzo, 115 txio sortu zituen egunean bertan eta 969 bertxio jaso.

Txio zabalduenak
Txio bertxiotuenak 70 bertxio jaso zituen, eta honako hau zioen: “Segalariek marraztu dute herri honen sentimentua #GureEskuBidea #GureEskuDago #BasquesDecide”, eta segalariek belarretan marraztutako 'Gure eskubidea' leloa zuen argazkia ikusten zen, helikopteroko irudietatik hartua. Antzeko beste txio batek beste 78 bertxio jaso zituen.

Jendearen gustoko txioen artean, berriz, nabarmentzekoa da bertxiotuena BERRIAren kontutik bertxiotutako bat dela, Garikoitz Goikoetxea kazetariarena: “Erredakzioan lanean ari garenon giza katetxoa, erredakzio erdian. @berria #GureEskuDago”, eta atzo eguerdian BERRIAko langileok egindako giza katearen argazkia ikusten zen. 23 lagunek gehitu zuten txio hau gustokoenen artera.

Gaur, berriz, arrakasta handien izan duen txioa izan da Pep Guardiola Municheko Bayern futbol taldeko entrenatzaileak Gure Esku Dago-ren kartelarekin agertzen den argazkia duenak.Sei ordutan 270 bertxio jaso ditu. Facebooken ere 420 aldiz baino gehiagotan elkarbanatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna