konponbideari begira

Baionako manifestaziora batzeko deia egin du iheslarien kolektiboak

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak uste du herritarren esku dagoela "gatazka politikoaren ondorioak bukatzea". Preso eta iheslarien eskubideen aldeko martxa 16:00etan abiatuko da, larunbatean, Lauga kirolgunetik.

Manifestaziora deitu dute 23 eragilek.
Manifestaziora deitu dute 23 eragilek. Sylvain SENCRISTO

Berria -

2014ko ekainak 12

EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak ohar baten bidez adierazi du martxoaren 22an zehaztutako bide orria jarraitzen ari dela, "hamarnaka" baitira erbestea utzi eta sorterrietara itzultzen hasi diren iheslariak. Kolektiboak eskerrak eman dizkie "besoak zabalik" hartu dituzten herritarrei, baita konponbidearen alde diharduten eragile eta alderdiei ere.

Hala ere, ohartarazi du oraindik bidea dagoela egiteko. "Euskal Herrian luzaz pairatutako gatazka politikoak eta haren ondorioak konponduak izateko akordio zabalak lortzeko momentua da". 

Kolektiboaren iritziz, garaia da "neurri errepresibo guztiak" bertan behera gelditzeko, iheslari politikoen kontrako euroagindu eta atxiloketak gelditzeko, baita "torturapean egindako adierazpenetan oinarritutako prozedura judizialak" bertan behera uzteko ere.

Horrekin batera, iheslarien bizi duintasuna eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak eskatu ditu EIPK-k; tartean, gaixo larrien egoerari irtenbidea ematea. "Finean, salbuespen neurriak gelditu, bizi duintasuna bermatu eta egia eraiki. Erbestearen arrazoiak eta ondorioak konpondu".

Ipar Euskal Herriko 23 eragilek deitu dute manifestaziora, Giza eskubideak, Konponbidea eta Bakea lelopean. 61 auzapez, bost herri elkargo buru, 205 herri hautetsi eta bost parlamentariren babesa lortu du; Jean Ziegler NBEko Giza Eskubideen batzordeko lehendakariordeak ere bat egin du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna