Albistea entzun

LURRALDE GARAPENA

Hemeretzi proiekturi 114.000 euro banatuko dizkie Udalbiltzak

Hautatu proiektuei heldu den ostegunean emanen diete diploma, Elizondon, eta orduan eginen dute publiko lagundu proiektuen zerrenda.

Maite Iturre, Iker Elosegi, Marie Claire Salaberri eta Ruben Gomez.
Maite Iturre, Iker Elosegi, Marie Claire Salaberri eta Ruben Gomez. / Sylvain Sencristo

Nora Arbelbide -

2014ko ekainak 17 13:03

Euskal Garapen eta Kohesio funtsetik dator dirua, Euskal Pirinioetan lan eta bizi programaren baitan sartzen dena. Hemeretzi proiektu horien artean bederatzi Nafarroa Beherekoak eta Zuberokoak dira, eta gaineratekoak, Nafarroa Garaikoak.

66 proiektu izan dira deialdiari erantzun diotenak, horien artean 47 egitasmo berri. Udalbiltza poztu da jaso proiektu proposamenen artean, horien “kalitateaz, aniztasunaz eta bultzatzaileen heterogeneitateaz”. Udalbiltzak azpimarratu du gero eta gehiago direla “programa honetan inplikatzen diren entitateak”.

Joan den otsailean iragarri Muskildiko Azkorria gasnategiari eta Alozeko ikastolari eman babesa ez da programa berezi honetan sartzen. Horiek funts berari lotuak dira, baina Pirinioak sendotzen izeneko programa pararelo bati dira lotuak. Gasnategiarekin mailegu kontratu bat egin zuen Udalbiltzak. Esne bilketarako langile bat kontratatu ahalko du horrela gasnategiak. Eta Aloze ikastolari 6.000 euroko laguntza ematea aztertzekoa zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lau kideak hil zituzten gunea, Pasai Donibanen. ©Andoni Canellada / Foku

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute

Xabier Martin

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Gure erronka da nola lotu nazio proiektua oraingo borrokekin»

Joxerra Senar

Hiru urteko etenaldiaren ostean, Plaza Hutsa egingo du Sortuk Burlatan bihar. Militantziaren bilgune horretan, herrigintzari buruz gogoeta egin eta ildo bat ezarri nahi diete aurretik ezarritako sei eremu estrategikoei.
Dozenaka jende agertu zen atzo Baionako auzitegi aitzinean, auzipetuei sostengua erakustera. ©GUILLAUME FAUVEAU

Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' inguruko deliberoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan autobidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte. Ekintza justifikatu dute guziek

Iratxe Sorzabalen zauriak, 2001eko atxiloaldiaren ostean. ©Berria

Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta

Berria

Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.