Mobilizazioak egingo dituzte Deustuko gazteen espetxeratzea salatzeko

Grebalariak Aske! Plataformak, fiskaltzak Jon Telletxea eta Urtzi Martinezen espetxe zigorra bi urte eta erdira igo diela salatu du goizean, Bilbon. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean, ustezko desorden publikoak egitea leporatu dizkie bi gazteei.

2014ko ekainaren 17a
12:34
Entzun

Plataformatik salatu dutenez, “beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borroka” egiteagatik zigortu dituzte Telletxea eta Martinez. “Oso argi daukagu golpe errepresibo honek, beste askok bezala bi helburu nabarmen dituela, borroka sozialen kriminilazioa eta desaktibazioa”, gaineratu dute.

Gertakari hauek ezagutzera emateko asmoz, plataformak kontzentrazioa egingo du, ostegunean, Arangoitiko Egileor plazan, 20:00etan. Horrez gain, datorren ekainaren 25ean, manifestazio bat izango da, 19:30ean Bilboko Jesusen Bihotza plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.