Bertsolaritza

Berrogei bertsolarik parte hartuko dute aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Eskualdeetako txapelketako txapeldunek, puntuz sailkatutakoek eta 2010ean edo aurretik finalista izan direnek osatuko dute txapelketaren lehen fasea, eta 2012an finalista izan zirenak finalaurrekoetan sartuko dira.

Ane Urrutikoetxea -

2014ko ekainak 18

Urriaren 12an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta abenduaren 20an jokatuko da finala. Dagoeneko erabaki dute zeinek parte hartuko duen; alde batetik, aurtengo eskualdeetako txapeldunak izango dira: Oihana Bartra Arenas, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga, Igor Meñika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Gorka lazkano Arrizubieta eta Aitor Arrutia Azkueta. Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldunak uko egin dio txapelketan parte hartzeko aukerari. 2010ean edo aurretik finalistak izan direnak ere bertan izango dira: Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Ugartetxea Ostolaza eta Eneko Abasolo Txabarri Abarkas

Puntuz sailkatutakoek osatuko dute hasierako fasea: Ander Elortegi Garatea, Gorka Ostolaza Ikaran, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Joseba Barandiaran Andueza, Joseba Artza Zubillaga, Jon Rementeria Larruzea, Txaber Ormazabal Villanueva, Arrate Illaro Etxebarria, Aitor Bizkarra Ruiz, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peio Ormazabal Villanueva, Inazio Vidal Gurrutxaga, Peru Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Eneko Arrate Sololuze, Lander Ibarluzea Bikandi eta Julen Erezuma Arzanegi.

2012ko Bizkaiko finalistek txapelketan zuzenean parte hartzeko aukera daukatenez, zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko dira: Miren Amuriza Plaza, Etxahun Lekue Ormaetxea, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Iratxe Ibarra Foruria, Jone Uria Albizuri, Onintza Enbeita Maguregi eta Fredi Paia Ruiz. Igor Elortzak ez du parte hartuko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna