Albistea entzun

KOMUNIKAZIOA

ETBk bertan behera utzi du 'Cuadrilla busca cita' telebista saioa

Gizarte eragile, sindikatu eta politikariekin hitz egin ondoren hartu du erabakia.

'Cuadrilla busca cita' saioaren iragarkia.
'Cuadrilla busca cita' saioaren iragarkia. / ETB

Nagore Rodriguez -

2014ko ekainak 20

ETBk ohar bidez adierazi duenez, "saioa mantentzearen aldeko jarrerari ez eustea" erabaki du, hainbat eragilerekin hitz egin ondoren. "Zuzendaritza taldeei interes talde guztiei entzutea dagokie. Gainera, enpresa publikoaren kasuan, EITBren kasuan, esaterako, modurik egokienean iritzi publikoarekin bat etortzea dagokio, guztion interesa zaintzeko".

Oharrak dioenez, taldeko zuzendaritza, azken egunetan, profesionalen sormen askatasuna eta "gizarte demokratiko aurreratu baten berezko balioak" defendatzearen alde aritu da.

Ekoiztetxeko lantaldeari eta ETBko zuzendaritza taldeari egoera bideratzeko "ahalegina eta jarritako gogoa" eskertu nahi die EITBko zuzendaritzak. "Uste dugu egoerari alderik positiboenetik heldu behar zaiola, okerretatik eta ondo egindako gauzetatik ikasten baitute profesional handiek".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...