preso gaixoak

Fernandez Iradi eta Arruarte libre uzteko eskatu dute Lasarte-Oriako eta Hernaniko alkateek

Espainiako eta Frantziako gobernuei "indarrean dagoen legedia ezartzeko" eskatu diete, eta aska ditzatela gaixotasun "larri eta sendaezinak" dituzten presoak.

Larunbatean gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu zuten, Iruñean.
Larunbatean gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu zuten, Iruñean. Idoia Zabaleta/ARP

Berria -

2014ko ekainak 23

Pablo Barrio eta Luis Intxauspe alkateek bi presoen egoeraren berri eman dute gaur, Donostian. Gogorarazi dute Ibon Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza duela, eta Garikoitz Arruartek gaixotasun degeneratibo bat.

Indar politiko guztiei indarrak batzeko deia egin diete, "gatazka gainditzeko puntu komunak bilatzeko". Lehentasunezkotzat jo dute giza eskubide guztien errespetua, eta nabarmendu dute "posible den guztia" egingo dutela biak espetxetik ateratzeko. 

Bihar, elkarretaratzea egingo dute Hernanin, Gudarien plazan, 19.30ean. Lasarte-Orian hilaren 29an elkartuko dira, Okendo plazan, 20.00etan. Larunbatean, elkarretaratzea egin zuten Lasarte-Orian, Fernandez Iradi aske uzteko eskatuz. Beste manifestazio bat ere izan zen Tafallan, Ventura Tome eta gaixo dauden gainerako presoen alde.

Arruarte 2003an atxilotu zuten. Fernandez Iradi ere 2003tik dago preso, eta 30 urteko espetxe zigorra ari da betetzen, Frantzian. Joan den astean Parisko epaitegiak Fernandez Iradiren zigorra bertan behera uztea onartu zuen, baina "hilabete luzez" atzeratu daiteke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna