arkeologia

Duela 25.000 urte jada Donostian gizakiak bizi zirela egiaztatu du Aranzadik ikerketa batean

Azken sei urteetan Ametzagainan egin diren ikerketen emaitzak bildu dituzte lanean.

Berria -

2014ko ekainak 23

Aranzadi Zientzia Elkarteak duela hainbat urtetik zituen usteak baieztatu ditu: orain dela 25.000 urteko ehiztari biltzaileek gaur egun Donostiako Ametzagainan dagoen muinoa hartu ohi zuten aldi baterako bizilekutzat. Hori horrela, Donostia inguruan orain arte aurkitu diren giza okupazioaren arrastorik zaharrenak dira. 

Journal of Anthropological Research aldizkarian argitaratu berri dute Aranzadiko kideek idatzitako artikulua. 

Ametzagainako aztarnategiko lehen arrastoak Paco Barrio Aranzadiko bazkideak aurkitu zituen, ezustean, 2005ean. Aranzadi Zientzia Elkartera jo zuen Barriok, eta Aranzadik Donostiako Udalera jo zuen indusketetarako eta ikerketarako laguntza eske. 

Ikerketa lanetan aritu direnean, industria litikoari dagozkion piezak berreskuratu dituzte; hau da, harriz egindako piezak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna