'Noos auziaren' kronologia

2014ko ekainaren 25a
09:40
Entzun

Lau urte iraun du Jose Castro epailearen ikerketak:

2010

• Ekainak 22. Jose Castrok, Palma Arena auziko epaile instruktoreak, atal bereizi bat ireki zuen 2005 eta 2006an Noos institutuak Balearretako erakundeekin sinatutako hitzarmenei buruz. Iñaki Urdangarin eta Diego Torres ziren zuzendariak.

2011

• Azaroak 7. Bartzelonan Noos institutua eta Valentzian Generalitatearen egoitzak miatu zituzten korrupzioaren aurkako fiskalaren aginduz.

• Abenduak 12. Urdangarin Espainiako errege etxearen ekitaldi ofizialetatik baztertu zuten.

• Abenduak 29. Urdangarin inputatu egin zuen epaileak, zerga ordainketen saihestea, iruzur fiskala, agiriak faltsutzea eta ondasun publikoak bidegabeki erabiltzea egotzita.

2012

• Urtarrilak 10. Jaume Matas Balearretako presidente ohia auzian inputatu zuen epaileak.

• Otsailak 25-26. Inputatu gisa deklaratu zuen Urdangarinek, lehen aldiz. Noos-en kudeaketan ez zuela esku hartu eta bere emazte Cristina Borboikoak zer ikusirik ez zuela esan zuen.

• Martxoak 22. Cristina Borboikoa ez inputatzea erabaki zuen epaileak, erruduntasun zantzurik ez zuelako ikusten.

• Apirilak 17. Torresek helarazitako posta elektronikoak ikerketan txertatu zituen epaileak. Ustez, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoa eta haren alaba Cristina auzian nahasten zituzten posta horiek.

• Irailak 19. Urdangarinen eta haren bazkide ohiaren ustelkeria jardunak auto batean zehaztu zituen epaileak.

2013

• Urtarrilak 30. Epaileak 8,1 milioi euroko bermea ezarri zien Urdangarini eta Torresi.

Otsailak 16. Errege etxeak eta Cristina Borboikoak Noos institutuaren jardunaren berri bazutela deklaratu zuen Torresek.

• Otsailak 23. Errege etxeak ez zuela bere jarduna baimendu deklaratu zuen Urdangarinek.

• Apirilak 2. Torresen posta elektronikoak baliogabetzeko Urdangarinek jarritako helegitea atzera bota zuen epaileak.

• Apirilak 3. Cristina Borboikoa inputatu zuen epaileak, ustezko delituetan kooperazio eta gaizkidetasun zantzuak ikusita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.