Albistea entzun

Mundua

Armak utzi ditu Korsikako FLNCk

Uhartean sortutako baldintza politiko berrien ondorioz, desmilitarizazio prozesu bat hasteko erabakia hartu du erakunde armatuak.

FLNCko kideak, 1995ean eginiko agerraldi batean.
FLNCko kideak, 1995ean eginiko agerraldi batean. / Pierre Murati

Iñaki Petxarroman -

2014ko ekainak 26 10:43

"Aurretiazko baldintzarik gabe" utziko ditu armak FLNC  Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak. 1976an sortu zutenetik lehen aldiz egin dute gisa horretako adierazpena. Aurretik hainbatetan iragarri dute su-etena.

Corsica hilabetekariak ziurtatu duenez, hamalau orriko idazki bat bidali du FLNCk armak utziko dituztela adierazteko. Pixkanaka "ezkututik" ateratzeko prozesua abiatu nahi dute.

Horrekin batera, preso eta errepresaliatu politikoentzat irtenbide bat bilatzeko deia egin du.

2003an, Korsikako talde armatu nagusiak, FLNC Borrokalarien Batasunak, bere ibilbidea bukatutzat eman zuen, eta uharteko militante klandestino guztiak bildu nahi zituen mugimenduaren jaiotza iragarri zuen. Hala sortu zen FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Frontea.

Orduko hartan FLNCk adierazi zuen frontea zela "erresistentzia tresna eraginkorrena Frantziako Estatuaren zein sistema mundializatzailearen kontra". "Egun atzo baino beharrezkoagoa izatea gure iraupena bermatuko luketen oinarrizko eskakizunak oraindik lortu ez izanaren ondorioa da: hau da, gure herriaren onarpen ofiziala, gure hizkuntza irakastea eta gizartearen maila guztietan erabiltzea eta burujabetza nazionala eskuratzea". 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Raila Odinga, Kenyako oposizioko hautagaia, gaur, Nairobin egindako agerraldian. / ©Daniel Irungu, EFE

Kenyako bozetako emaitzak «legez kanpokoak» direla salatu du Odingak

Arantxa Elizegi Egilegor

Kenya Bakarra koalizioko zerrendaburuaren arabera, Hauteskunde Batzordeko presidenteak soilik gainbegiratu zituen emaitzak. Bozetako begirale baten gorpua aurkitu dute Nairobin, tortura zantzuekin.

William Ruto presidentegaia, joan den abuztuaren 8an, Uasin Gishu herrian bozkatzen. ©EFE

Ruto izango da Kenyako presidente, botoen %50,4 lortuta

Arantxa Elizegi Egilegor

Oposizioak iruzurra salatu du. Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak berresteari, argudiatuta «zenbaketa iluna» izan dela. Protestak piztu dira Nairobin

 ©RICARD GONZALEZ

«Kais Saied eratzen ari den sistema hibridoa izango da, erdi demokratikoa»

Ricard Gonzalez

Oposizioa eta Mendebaldea oker daudela uste du Kahlauik, eta Saieden agintaldiak ez duela ekarriko demokraziaren amaiera, nahiz eta presidenteak «izaera autoritario eta populista» eduki.
SDFko kideak, Siriaren eta Turkiaren arteko mugan. ©AHMED MARDNLI / EFE

Kobane bonbardatu eta gutxienez bost lagun hil ditu Turkiak

Hodei Iruretagoiena

Hamabi urteko haur bat dago hildakoen artean. YPGko miliziek jakinarazi dute sei soldadu turkiar hil dituztela borroketan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...