Euskal Herria Zuzenean

Aurtengo festibala baloratu du EHZk

Hiru egun pasatu ostean, atzo bukatu zen 19. EHZ festibala. Larunbateko tenpestari “laguntzaileei esker” aurre egin ahal izan diotela adierazi dute.

Iparraldeko Hitza
2014ko ekainaren 30a
07:41
Entzun

Ostiralean eman zioten hasiera 19. EHZ festibalari. Jende kopuru zehatzik esan ezin izan badute ere, jende andana bildu dela adierazi dute, nahiz eta atzoko tenpestak sartze kopuruan eragin izan duen. Eneko Etxegarai lehendakariak hala nabarmendu du: "Segur da atzoko ekaitzak bere eragina izan duela bai sartze eta bai material aldean”. Laguntzaileen lanari “esker” herenegun arratsaldean izandako ekaitzari aurre egiten lortu dutela gaineratu du.

Lucien Betbder Lekorneko auzapeza, berriz, pozik azaldu da, kontent 19. edizio honekin. Herritarren eta festibalaren antolatzaileen arteko harreman ona nabarmendu du, eta horrek duen “inportantzia” azpimarratu. Bide beretik, antolatzaileen “profesionaltasuna” zoriondu du: “Lan seriosa egin dute”. Horrez gain, larunbateko gertakizuna kudeatzeko mometuan izandako “lasaitasuna” ere nabarmendu du.

Aurtengo festibalak proiektu txikiak eraman ditu. Ostiral goizean, EHttipiZ eguna antolatu zuten. Lekorne eta inguruko ikastolaetako 400 haur bildu ziren. “Asko apreziatu dugun berritasun bat izan da”, adierazi du Betbederrek.

Berritasuna  izan da aurten euskal hedabideek elkarlanean egindako platoa ere. Horrez gain, konferentzia gunean “arrakasta” izan du, besteak beste, kolonialismoa, autokudeaketa, formakuntza eta autokudeaketa gaien inguruan izandako mintzaldiak. Egunero pertsona asko bildu da, eta “jendea xutik gelditu” behar izan da.

Liburutegia ere aurten izan den berritasunetako bat da. Aurretik pentsatzen ez bazuten ere, jendeak “ongi erantzun” du, eta parte hartzea nabarmentzekoa izan da. Gazte asko bildu da, eta “bi, hiru orduz egon dira”.

Komunikazioan apustu berri bat egin dute aurten gazteek. Izan ere, gazteek elkarlanean ordu erdi irauten duen saio bat egin dute.

EHrZ musika lehiaketa

Aurten lehiaketan parte hartu duten hamarnaka taldeetatik, 11 taldek jo dute festibalean. Lehiaketan izandako harreraz pozik azaldu dira. Herri desberdinetako jendea hurbildu da aurten festibalera. Are gehiago, taldeek, hiru egunak “bakarrik” pasatzera etortzea baino, bidaia Euskal Herria ezagutzeko aprobetxtatu izana nabarmendu du EHZk.

Elkartasuna

Larunbateko tenpesta ostean sare sozialetan izandako sostengu mezuak eskertu nahi izan dituzte. Jendeak festibala segitzen duen seinale dela adierazi du Ekhi Erremundegi komunikazio arduradunak. Hori horrela, ziur esan dezakete, nahiz eta jendea ezin izan den joan hiru egunetan, sare sozialen bitartez segitu dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.