Sanferminak

Arrantzale bizardunek ikurrina ateratzeko deia egin dute

Bideo baten bitartez gonbita egin dute aurtengo sanferminetan ikurrina eta Nafarroako bandera kalera ateratzeko.

Berria -

2014ko ekainak 27

Iruñeko arrantzale bizardunek bideoa argitaratu dute gaur jendeari dei eginez ikurrina eta Nafarroako bandera kalera atera ditzan, "sanferminetan eskubide osoa baitute kalean egoteko". Horrez gain, balkoietan ere jartzeko deialdia zabaldu dute. Hitzordua jarri dute uztailaren 6an, 10:30ean, Udaletxe plazara ikurrinarekin eta Nafarroako banderarekin joateko.


Iruñeko Udalak debekatua du Udaletxeko plazan txupinazo egunean ikurrinak erakustea. Debeku horren aurka, iaz ikurrin erraldoi bat eskegi zuten plazaren erdian arrantzale bizardunek, eta ondorioz txupinazoa hogei minutuz atzeratu zen, ordura arte sekula gertatu ez zen bezala.


Aurreko urteetako txupinazoan ere istiluak izan dira Udaletxeko plazan ikurrina dela eta. 2011n, Udaltzaingoa bortizki sartu zen, txupinazoa bota baino minutu batzuk lehenago, bertan zegoen ikurrina kentzera. 2012an ere, kontrol zorrotzak jarri zituzten Foru Poliziak eta udaltzainek plazaren sarreran, baina ikurrin erraldoia sartzea lortu zuten

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna