Futbola

Jan Urban da Osasunako entrenatzaile berria

Kudeaketa batzordeak "aho-batez" hartu du erabakia, eta Jose Antonio Vicuña Kibu zizurkildarra izango da poloniarraren laguntzailea.

Jan Urban poloniarra. /
Jan Urban poloniarra. / Osasuna

Unai Zubeldia -

2014ko uztailak 3

Iritsi da eguna. Azkenean. Osasunak badauka entrenatzailea: Jan Urban poloniarra, 1989tik 1994ra Osasunako jokalari izan zena. Kudeaketa batzordeak bilera luzea egin zuen atzo arratsaldean, Sadarren, eta "aho-batez" hartu zuten erabakia. Jose Antonio Vicuña Kibu zizurkildarra izango da Urbanen laguntzailea. Ez da eseriko lehen aldiz Osasunaren aulkian, 2003-2004 eta 2004-2005 denboraldietan bigarren taldeko entrenatzailea izan zelako; aurretik, baita gazte mailako taldearena ere. 2005etik 2007ra, berriz, idazkari tekniko lanetan aritu zen. Legia Varsoviara joan zen gero, eta Leo Beenhkker hautatzailearen laguntzailea ere izan zen 2008ko Eurokoparen atarian.

Hurrengo astean aurkeztuko dute Urban, baina kudeaketa batzordeak prentsaurrekoa eskainiko du bihar, 12:00etan, ondo bidean Nafarroako Ogasunak kontuak desblokeatzeko hartu duen erabakiaren inguruko hausnarketa egiteko. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna