Mundua

Azken agintari sobietarra

Perestroika erreforma prozesuan funtsezkoa izan zen Eduard Xevardnadze. 86 urte zituela hil da.

Eduard Xevardnadze.
Eduard Xevardnadze. ZURAB KURTSIKIDZE / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko uztailak 8

Georgiako presidente izateaz gain, Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro ere izan zen hainbat urtez Eduard Xevardnadze. Tbilisiko etxean zendu da, 86 urte zituela. Perestroika erreforma prozesuaren bultzatzaileetako bat izan zen, 1985ean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izendatu zutenetik. Prozesuaren euskarri jo dute.

Mikhail Gorbatxov zen alderdiko burua garai hartan, eta hark gidatu zituen 1985tik 1991ra herrialdean eginiko aldaketa guztiak. Gorbatxoven konfiantzazko gizona zen Xevardnadze.

2003an utzi zion politikan aritzeari. Dimisioa eman zuen Georgiako presidente gisa, Larrosen iraultza bezala ezagutu zena deitu ondoren. Xevardnadze larri gaixotuta zegoen orduan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna