Afganistan

Abdullahek bere burua garaile aldarrikatu du, bozen batzordearen emaitzen kontra

Behin-behineko zenbaketaren arabera, Axraf Ghanik irabaziko lituzke Afganistango bozak. Abdullahek ez ditu emaitzak onartu, eta milaka lagun kalera atera dira haren alde.

Axraf Ghani.
Axraf Ghani. MUHAMMAD SADIQ / EFE

Berria -

2014ko uztailak 8

Afganistango presidentetzarako hauteskundeetan, Axraf Ghanik bozen %56,44 jaso ditu, atariko lehen zenbaketak igorritako datuen arabera. Abdullah Abdullahek, berriz, bozen %43,56 lortu ditu; hala adierazi du herrialde hartako Hauteskunde Batzorde Independenteak (IEC).

Abdullahek, baina, bere burua irabazletzat jo du jarraitzaileen aurrean. Atzo ohartarazi zuen ez zituela emaitzok onartuko, eta milaka jarraitzaile atera dira Kabulgo kaleetara haren alde eta hauteskunde batzordearen erabakiaren kontra.

8.109.493 boz zenbatuta, 4,5 milioi Ghanirentzat izan dira, eta Abdullaherentzat, berriz, 3,5 milioi. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna