Albistea entzun

AHT

Iruñeko Etxabakoitz auzoko hirigintza planaren aurkako helegitea atzera bota du Gorenak

Gorenak Nafarroako Auzitegiaren ebazpena berretsi du, eta argudiatu Nafarroako Gobernuak araudia bete duela, beharrezko informazioa emanez.

Yolanda Barcina presidentea Anna Pastor Espainiako Sustapen ministroarekin, Etxabakoitzerako hirigintza plana ikusten.
Yolanda Barcina presidentea Anna Pastor Espainiako Sustapen ministroarekin, Etxabakoitzerako hirigintza plana ikusten. Ińigo Uriz/ Argazki Press

Berria -

2014ko uztailak 8 07:28

Iruñeko Etxabakoitz auzoan dago AHTaren geltoki berria egiteko proiektua. 8.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten dute. Proiektu hori udalez gaindiko sektore plantzat jo du Nafarroako Gobernuak, eta erabaki horren kontra egin dute epaitegietan Sustrai Erakuntzako kideek.

Haien arabera, ingurumenarekin lotutako arrazoiak badira, bai eta formarekin lotura dutenak ere. Izan ere, proiektua jendaurrean erakusteko epea amaitu eta gero, nabarmen aldatu da. Aldaketa horiek ez dituzte jendaurrean erakutsi, eta ezin da alegaziorik aurkeztu.

Horretaz gain, proiektuak bertze hainbat zalantza eta kezka pizten ditu Sustrai Erakuntzako kideen artean: «Ur horniketaz zalantza anitz dago; ura garbitzeko prozesua ere ez dago bermatua, Arazuriko plantak ez baitu gehiago hartzeko gaitasunik. Kutsatutako lurren arazoa ere mahai gainean dago. Inquinasa enpresaren lurrak hartzen ditu proiektuak», azaldu du Zelaiak. Gai horiek guztiak auzitara eraman ditu fundazioak.

Nafarroako auzitegien erabakia berretsi du, ordea, Gorenak, eta nabarmendu du tramitazioa "behar bezala" egin zuela Nafarroako Gobernuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon OrdoƱez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander MuƱagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©IƱigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.