Egiptok muga zabaldu du, Gazan zauritutakoak hartzeko

 

Berria -

2014ko uztailak 10

Egiptoko agintariek Rafah hiriko muga ireki dute behin-behinean, Gazan zauritutakoak hartzeko. Yahia Abdelmeguid Sinai iparraldeko eskualdeko bozeramaileak jakinarazi du itxita egon ohi den muga irekia izango dutela Israelen erasoak amaitu arte.

Sinai penintsulako hainbat ospitale larrialdi egoeran daude, zaurituak artatzeko prest, eta hainbat anbulantzia eta mediku talde mugan daude zain.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna