0 Agintea uzteko eskatu diote kurduek Al-Malikiri, Irak "desegin" duelako - Mundua - Berria

Irak

Agintea uzteko eskatu diote kurduek Al-Malikiri, Irak "desegin" duelako

Arbil jihadisten babesleku dela ukatu egin du Barzanik. Al-Sadrek ere beste hautagai bat nahi du.

Bagdad eta Mosul inguruetatik ihes egindako irakiarrak, giza laguntza jasotzen, Kirkuk hiri kurduan.
Bagdad eta Mosul inguruetatik ihes egindako irakiarrak, giza laguntza jasotzen, Kirkuk hiri kurduan. KHALIL AL-ANEI / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko uztailak 11

Mohamed al Hakim enbaxadoreak zehaztu du kopurua ez dela handia, baina ezagutza tekniko "nahikoarekin" erasoak egiteko erabil daitekeela. "Gainera, materiala Iraketik kanpo ere atera dute, eta, beraz, atzerrian eraso terroristak egiteko erabiltzeko arriskua ere badago.

Ez da lehen aldia Irakeko agintariek NBEn halako salaketa bat egiten dutena. Bagdadek duela egun batzuk iragarri zuen ekintzaileek arma kimikoen hondakinak gordetzen diren planta bat hartu zutela Muthanan, Irakeko hegoaldean. Ondorioz, ohartarazi zuten "ezinezko" zaiela han gordetako armak desegiten jarraitzea.

Bestetik, Kurdistango presidenteak Nuri al-Malikiren dimisioa eskatu du, "herrialdea suntsitzea" leporatuta. Presidentetzako eledun Amid Sabahen esanetan, ISIS milizia Kurdistan Autonomoko lurretan dago egun. "Al-Maliki erabat ezongokortuta dago, eta bere akatsak zuritzen saiatzen da, errua ingurukoei egotziz".

Horiek hala, Kurdistango presidentetzak iragarri du Irakeko batasun gobernuko kide diren bost ministro kurduek ez dutela hartuko datorren asteartean egitekoa duten legebiltzarreko osoko bilkuran.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna