ukraina

Luhanskeko aireportuaren kontrola berreskuratu du Ukrainako armadak

Miliziano errusiazaleak zeuden inguru horretan.

Ukrainako soldaduak, Donetsk inguruan.
Ukrainako soldaduak, Donetsk inguruan. SERGEY POLEZHAKA / EFE

Berria -

2014ko uztailak 14

Ukrainako armadak eta miliziano errusiazaleek borrokan jarraitzen dute Ukraina ekialdean. Errusiazaleen arabera, atzo 30 miliziano hil zituzten Kieven soldaduek Alexandrovkan. Hiri hori Ukraina eta Errusiaren arteko mugan dago, eta handik Luhansken aurkako erasoak egiten ari direla salatu dute miliziano errusiazaleek.

Diotenez, Donetsk inguruaren aurka ere erasoak egiten ari da armada, eta Izvarinonen borrokak daude. Armadak azken hiri horretako kontrol gunea berreskuratu zuen joan den astean.

Borrokak direla eta, 30.400 ukrainarrek eskatu diote formalki Errusiari aldi baterako har ditzala. Konstantin Romodanovski migrazio zerbitzuko buruak gaineratu du Errusiara joandako 1.300 ukrainarrek eskatu dutela haien egonaldia luzatzea. "Orain arte, bisarik gabe baimendutako egonaldia 90 egunekoa zen. 180 egun baimentzeko prest gaude".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna