Elkarretaratzera deitu dute gaurko, Bilbon, Israelen erasoaldia salatzeko

2014ko uztailaren 14a
14:26
Entzun

Euskal Herria-Palestina sareak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Bilbon, Israel Gazan egiten ari den operazioa salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazteko. Arriaga plazan elkartuko dira, 19:30ean.

Aste honetarako beste hainbat deialdi ere badira erasoaldia salatzeko. Palestina askatu lelopean, manifestazioak egingo dituzte ostegunean Bilbon eta Iruñean. Biak 19:00etan hasiko dira; Arriaga plazatik Bilbokoa, eta autobus geltokitik Iruñekoa. Gasteizen, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, Andre Mari Zuriaren plazan, 18:30ean, Gazako sarraskia gaitzesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.