Jendetza bildu da mobilizazioetan, Israelen erasoa salatzeko

2014ko uztailaren 17a
21:10
Entzun

Uztailaren 15etik 20ra bitartean, hainbat mobilizazio prestatu dituzte eragile ugarik, Palestinari elkartasuna adierazi eta Israelgo armadaren erasoak gaitzesteko. Gaur arratsaldean ehunka lagun atera dira kalera; besteak beste, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Elkarretaratzeak zein manifestazioak egin dituzte.

Iruñean, esaterako, Gazako sarraskia gelditu. Palestina askatu leloa eraman dute. Askapenak eta Internazionalistak Auzolanean-ek antolatu dute martxa, eta nazioarteari eskatu diote "estatu sionistari presioa egiteko", palestinarren aurkako "eraso koldarrak" bertan behera utz ditzan. Gainera, 2006an Gazan ezarritako "blokeoa" amaitzeko ere eskatu dute. "Ez gaitezen besoak gurutzatuta geratu etengabeko genozidioaren aurrean. Israeli boikota egitea Palestina hemendik laguntzeko modu bat da".

Hiriburuetan ez ezik, Tolosan, Errenterian, Ermuan eta Euskal Herriko beste hainbat herritan ere kalera atera dira palestinarrei babesa adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.