Hogei pertsona hil dituzte Luhansken

 

Berria -

2014ko uztailak 18

Milizia errusiazaleen arabera, zibilak ziren Luhansken aurkako gaur goizeko bonbardaketan hildako guztiak.

Horretaz gain, Errusiako Novorossia albiste agentziaren arabera, zortzi pertsona hil dira Ukrainako gerra hegazkinek jaurtitako obus bat pasabide baten gainean erorita.

Bestetik, miliziek salatu dute Luhansken edateko urik gabe geratzen ari direla, eta argindar mozketak etengabeak direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna